Berriak
2016/02/11
“Guztiok Bat”, EAJ-PNVk larunbat eta igandean Iruñean ospatuko duen Batzar Nagusiaren goiburua
EAJ-PNVren EBBren idazkari Koldo Mediavillak gaur goizean Sabin Etxean aurkeztu du Euzko Alderdi Jeltzaleak otsailaren 13 eta 14an Iruñean ospatuko duen Batzar Nagusia.
-
EAJren VII. Batzar Nagusia 2016/02/11
Iruñeko 1977ko Batzar Nagusi historikoa
BATZAR NAGUSIA - 2016/02/11EAJ-PNVren 2016ko Batzar Nagusiaren aurkezpena
BATZAR NAGUSIA - 2016/02/11VII. Batzar Nagusia. Eguneko gai zerrenda.
BATZAR NAGUSIA - 2016/02/11Batzar Nagusia 1895 - 1977
BATZAR NAGUSIA - 2016/02/11
EAJ-PNVren EBBren idazkari Koldo Mediavillak gaur goizean Sabin Etxean aurkeztu du Euzko Alderdi Jeltzaleak otsailaren 13 eta 14an Iruñean ospatuko duen Batzar Nagusia. Batzar Nagusi hau EAJk lau urterik behin egin ohi duen batzarra da eta talde jeltzaleak aurtengoari ekingo dio bere proposamen politikoa "ziurgabetasun eta aukerez betetako" eszenatokian eguneratzeko eta herritargoari "EAJ-PNV bere zerbitzura dagoen tresna dela" erakusteko helburu bikoitzarekin, hau da, "aberrigintzarako tresna, gizarte ongizaterako tresna, jarduera ekonomikoa suspertzeko eta enplegua sortzeko, euskara eta euskal kultura bultzatzeko tresna".
“Guztiok Bat” izango da EAJ-PNVk datorren asteburuan Iruñako Baluarte Jauregian ospatuko duen Batzar Nagusirako aukeratu den goiburua. Batzar erabakigarri honetan onartuko dira EAJ-PNV hurrengo lau urteotan gidatu beharko duten jarduera ildo nagusiak eta Euzkadi Buru Batzarraren presidentea eta zortzi burukide aukeratuko dira. Batzar honen bidez gogora ekarri nahi da EAJ-PNVk 1977 urtean ospatu zuen Aberri Batzar historikoa eta bere asmo nagusia izango da "gizartearen eta bere zerbitzura dagoen alderdi politikoaren arteko hurbiltasuna sustatzea, euskal gizartearen aurrerapen ekonomiko,sozial eta politikoaren zerbitzura, alegia".
Larunbatean, otsailak 13, `Batasuna eta Indarra´ izenburuko agiria eztabaidatu eta, egoki jotzen bada, onartuko da. Halaber, Kultura, ekonomia, osasuna,berdintasuna eta ongizate sistema jorratzen dituzten jakinarazpenak irakurri eta banatuko dira. Jarraian, EAJ-PNVren Estatutuen aldarazpen txikia bozkatuko da, estatutu hauek Alderdi Politikoen Finantzaketa Legera egokitu behar izan direlako. Batzar Nagusia 11:30ean eten egingo da ordu horretan Baluarte jauregitik kanpo, Foruen monumentuaren ondoan, ekitaldi politikoa egingo delako. Arratsaldean Ohiko Aberri Batzarra egingo da.
Igandean, otsailak 14, EBBren presidentea eta zortzi burukideak aukeratuko dira. Egun horretan herritar guztientzako ekitaldi irekia egingo da 11:30ean, Baluarten bertan. Aukeratua izan ondoren, presidente berriak bere lehen hitzaldia eskainiko du.
Ia 700 alderdikide dira Batzar honetan parte hartzera deituak izan diren alderdikideak. Bertan izango dira ere Alderdiaren 263 Uri Erakundeak.
Azken lau hilabeteotan, EAJ-PNVren alderdikideek `Batasuna eta Indarra´ izenburuko agiria eztabaidatu dute, hain zuzen ere, titulua 1977ko Batzar Nagusi hartatik hartzen du. Uri Erakundeek agiri honi 381 zuzenketa aurkeztu dizkiote eta Herrialde Batzarretan aztertu ondoren, azkenean 199 zuzenketa izango dira Batzar Nagusian eztabaidatuko direnak.